XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zer egin da aurreko diskurtso askorekin? Jendeari motibapen bat eta ekiteko kontsigna bat eman zaio, baina ezaguera landu gabe, eta jendearen ezaguera lantzeak beti dakarkigu arrisku bat, .

Orduan hasiera izan behar da gauzak konprenitzeko, eztabaidatzeko, ulertzeko modu berri bat.

Hartu behar ditugu berriak diren ideia horiek eta zabaldu, eta ezagutu modu berri baten bidez.

Hala egiten ez badugu, orduan, ala ni bihurtzen naiz nahi ez dudan teoria baten guru eta jendeak ez du diskurtsoa berez eta bere kabutik hartzen eta hori izango da diskurtso honen porrota, ala diskurtso horrek ez du behar duen eragina lortuko eta betiko saltsetan eta betiko kontuetan jarraituko dugu, jarrai dezakegun neurrian, denbora mugatuta gelditzen bait zaigu.

G.: Motibazioaren aldetik eta gero, ezaguera aipatzen dugunean etab., horrek esan nahiko luke ez dela bakarrik ezaguera linguistikoa edo hizkuntzaz jabetzea, baizik eta jabetu behar duela egoeraz eta hizkuntzaren egoerari buruzko transmisore bat izan behar duela?.

J.M.S.C.: Bai. Esango dizut, esan ahal dizudan mailarik objektibatuenean.

Lehenik duzu hiztuna, bitarteko elementua hizkuntz komunitatea da eta kanpoan geratzen den arlorik nagusiena hizkuntzarena berarena da.

Hizkuntzaren beraren arlo honen beste izena lurraldea da, lurraldetasuna.

Hizkuntza bat gauzatzen da edo gauzatu behar da lurralde baten bidez.

Hori ez da abstrakzio hutsa, oso gauza konkretua da, territorioa.

Baina, badago espaziotik kanpo geratzen den laugarren elementua, eta laugarren elementua denbora da.

Eta ez bakarrik teoria horretan, fisikan laugarren dimentsioa denbora da.

Berezi behar dugu esperimentatu gabeko teoria hutsa eta esplikatu gabeko esperientzia hutsa.

Hori ere funtsezkoa da diskurtso honen ezaguera zer den ulertzeko.

Zer da denboran zehar mugitzen dena? Denboran zehar maneiatzen eta mugitzen ditugun gauzak ideiak dira.

Orduan, ideiak laugarren dimentsioan kokatzen dira.

Ideiek badute ere beren eremu sinbolikoa eta eremu sinboliko hori AB eta BA da, eta hor badaude A esperientzia batzuk eta B ideia batzuk eta ideiak ez diren gauza batzuk, kontsignak bezala funtzionatzen duten esaldi batzuk, klitxeak, etiketak....

Zer da AB eta BA ideien munduan? Ideien munduan A esperientzia da eta B teoria.

Orduan, zure esperientzia teoria batekin uztartzen duzunean esperientzia arrazionalizatu bat daukazu, AB ideia daukazu.

Berezi behar dugu esperimentatu gabeko teoria hutsa eta esplikatu gabeko esperientzia hutsa.

Hori ere funtsezkoa da diskurtso honen ezaguera zer den ulertzeko.

Zer egin behar den? Bi motatako gauzak.